[CamStudio] [Clic 3.0 ] [Picasa] [Ardora ] Biolentziarik gabe, askoz hobe!

2008-01-03

Ebaluazioa

Beno, ba hauxe izan da Tratu txarrei buruz sortu dudan blog-a.
Egia esan, informatika arloan ez naiz oso aditua, eta benetan zaila egin zait gauza berri guzti hauek sartzea. Ez da egun biko gauza izan, astero astero, berriak bilatzen ibili naiz, internet-en kodigoen bila, etab.
Baina azken emaitza nahiko ona izan dela uste dut. Ez da izango bitakorarik onena, baina nire ahalegin guztiak jarri ditudala argi dagoela uste dut. Gainera, etorkizunerako oso baliagarria suertatuko zait, behintzat oinarrizkoa menperatzea lortu baitut.

Musika


powered by ODEO

Hauxe da Odeo programaren bidez, gustokoa izan dudan abestia.Hemen klikatuz gero, entzuteko aukera izango duzue!

Tratu txarrei buruzko laburpen ezinhobea, Power Point-aren bidez

Zer egin behar da sexu-eraso baten aurrean?

# Ospitalerik hurbilenera joan eta azterketa mediko bat (eta ginekologiko bat) eskatu. Garbitu gabe eta arropaz aldatu gabe joan.

# Oso garrantzitsua da ikerketa judizialean baliagarriak izan daitezkeen frogak ez desagerraraztea (hala nola arropan, lekuan bertan, biktimaren gorputzean eta abar geratutako arrastoak).

# Guardiako Epaitegian edo polizia-etxean salaketa eta osasunziurtagiria aurkeztu.

# Edozein zirkunstantziagatik lehenik Ertzaintzara edo Udaltzaingora jotzea erabakitzen baduzu, bertan arduratuko dira zu ospitalera eramateaz eta Epaitegiari ohartarazteaz.

# Komeni da abokatu partikular baten edo ofizioko baten lanbidezerbitzuak eskatzea akusazio partikularra gauzatzeko (biktimaren interesen arabera). Garrantzitsua da legezko aholkularitza lehenbailehen hastea gertaeren ikerketa eta delituen erantzuleen identifikazioa legezko berme guztiekin egingo direla ziurtatzeko.

# Akusazio partikularra Ministerio Fiskalak beteko du beti, bai eta biktima akusazio partikular gisa agertzen ez denean ere.

# Komeni da bortxaketa edo bestelako sexu-eraso baten biktimak laguntza psikologikoa eskatzea. Bizkaian Aldundiak zerbitzu bat du sexu-erasoen biktimei arreta psikologikoa eskaintzeko. Zerbitzu horretan profesional espezializatuek dihardute.

# Berariazko hainbat zerbitzu daude biktimen esku (Biktimaren Arretarako Zerbitzua lurralde bakoitzeko hiriburuetako Justizia Jauregietan, Tratu Txarren eta Sexu Erasoen Biktimentzako Aldundiko Zerbitzuak, Udal Zerbitzuak eta abar).

# Indarkeriazko Delituen Biktimei buruzko Legeak kalte-ordainak aurreikusten ditu sexu-erasoen biktimentzako laguntza psikologikoaren ondoriozko gastuei aurre egiteko.

# Biktimak, delituaren ondoriozko kalte-galera material eta moralengatik, zigortuarengandik kalte-ordainak jasotzeko eskubidea du. Horren eraginkortasuna zigortuaren kaudimenaren araberakoa izango da.

Erlazionatutako beste bitakora interesgarriak:

Hauexek dira nire ikaskideen artean, interesgarriak iruditu zaizkidan bitakorak. Nire gaiarekin zuzenki ez dut bat ere aurkitu, baina tratu txarren gaia hauekin lotzeko aukera dagoelakoan nago.


Lehengoa, Dona Dona Katona, Nora Araiz-ek sortutakoa da eta jolasaren eragina aztertzen du haurrengan.
Batzuetan, jolasek ere tratu txarrak eragin dezakete, biolentziaz beteta daudelako eta azken batean, eredu horiek direlako haurrei eskeintzen dizkiogunak. Gaur egun, esaterako, modan dauden bideojokoak dira mintzagai.


Hurrengo bitakora, Hiart Cabrerak eginiko Kumatxua du izena. Honetan, interesgarriak iruditu zaizkit ametsgaizto, gaueko beldur eta transtornoei buruzko komentarioak. Sarritan, umeek tratu txarrak jasaten dituztela igerri dezakegu, loaren bidez. Beti interesatu zaidan gaia da hau; loaren garrantzia haurtzaroan.



Eta hirugarren bloga, Cynthia Mugak eginiko Haur terapiak dugu. Honetan, haur terapia desberdinak azaltzen dira: erlajazio saioak, musikaren bitartez egin daitezkeen ariketak, ipuinak, animaliak sentimenduak adierazteko tresna gisa, etab. Nire ustetan, hauek ere tratu txarrei aurre egiteko teknika erabilgarriak izan daitezke eta beti ere, haurrei laguntza eskeintzekoak.


2008-01-02

Arazo afektibo eta sozialen gaineko bideoa



Hauxe da, lagun batek, Magisteritza Eskolan Heziketa Bereziaren Oinarri Psikologiakoak delako ikasgaian aurkeztu zuen bideoa. Benetan hunkigarria da, bai argazkien eta bai musikaren eraginez.

2007-12-30

GIDA INTERESGARRIA


Hona hemen Gipuzkoako Foru Aldundiak, 2006.urtean "etxeko tratu txarrak
eta sexu-erasoak antzemateko eta horrelakoetan jarduteko gida" aurkeztu
zuen informazio benetan osotua.

Honetan, kontzeptuak definitzen dira, erasoen zikloa azaltzen da, tratu
txarren adierazleak deskribatzen dira,biktimek hartzen dituzten jarrera
desberdinak agertzen dira, erasotako emakumeekiko elkarrizketak agertzen
dira, etab.

Gaia interesgarria baduzue,link-a klikatzerekin batera aurkituko duzue :
http://www.egokilan.net/upload/DOKUMENTUAK/GUIA%20DETECCION%20MALTRATO%20EUSKERAZ%20_otsailak%2028,%202006_.pdf

2007-12-04

Tutoriala youtbe-n

Nire tutoriala, youtube-n sartu dut. Bertan, nola harpidetu flick programan azaltzen dugu.
Interesa baduzue progama honetan, badakizue nora jo dezakezuen.



http://youtube.com/watch?v=82m0xgegOmQ

2007-12-02

Emakumeak=Gizonezkoak ????

Azaroaren 25 ean emakumearekiko tratu txarren aurkako eguna ospatu zen. Bilbon, hain zuzen, goizeko hamabietan manifestaldia egin zen Arriagako plazan.
XXI.mendeak emakumeon aurkako indarkeriaren kuoten parean egiten du aurrera eta, horregaitik, bortizkeria horren aurka ekin behar dugu bazterkeria, desberdintasun egoera eta gizonek emakumeekiko duten botere harremanen adierazpen moduan bideratuz.

Zentzu honetan, sustraiez eta bere adierazpen guztietan indarkeria matxistarekin bukatzeko egitura eta zeharkako ikuspegitik ez badugu tratatzen arazoa, eta botere publikoetatik korrdinakuntza eraginkor eta erreala ez badago, emakumeon eskubideak asmo hutsa izaten jarraituko dute.

Genero indarkeria, emakumeon aurkako hori, zeharkakoa da baita: emakumeen soldatak gizonek egiten duten lanpostu berberetan baxuagoak dira egun; enpleguak sexuen arabera bananduak daude oraindik ere; gure irudia amu komertzial giza erabiltzen dute; hezkuntza materialek estereotipo sexista errepikatzen dute behin eta berriz; sexua dela eta despidoak aurrera doaz; emakumeen ustiakuntza sexualak jarraitzen du...

Ezin da genero indarkeria bukatu bere izaeraren oinarrizko kausaren aurka jo gabe: emakumeak oraindik ere bigarren mailako hiritarrak garen gizarteak.

Berdintasun osoaren alde lan egitea emakumeon aurkako indarkeriarekin bukatzeko tresna eraginkor bakarra da.

2007-11-20

Tratu txarren susmoa dugunean, nora jo?

Irakasle edo hezitzaile batek haur bat tratu txarrak jasaten ari dela dakienean edo horren susmoa duenean, urrats hauek eman beharko ditu:

1- Tratu txarreko kasua igarri edo susmatzen duen pertsonak ikastetxeko aholkulari edo orientatzaileari jakinaraziko dio susmoaren eta ziurtasunaren arrazoiak azalduz.

2- Aholkulari-orientatzaileak, kasuak igartzeko adierazleei buruz duen ezagutzan oinarrituta, susmoaren lehen balorazioa egingo du, eta susmoak jarraituz gero, ikastetxeko zuzendaritzari idatziz jakinaraziko dio.

3- Ikastetxeko zuzendaritzak udaleko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuei ikerketa bat egiteko eskatuko die, ikastetxeko langileek egindako idatzizko jakinarazpena bidaliz.