[CamStudio] [Clic 3.0 ] [Picasa] [Ardora ] Biolentziarik gabe, askoz hobe!

2008-01-03

Zer egin behar da sexu-eraso baten aurrean?

# Ospitalerik hurbilenera joan eta azterketa mediko bat (eta ginekologiko bat) eskatu. Garbitu gabe eta arropaz aldatu gabe joan.

# Oso garrantzitsua da ikerketa judizialean baliagarriak izan daitezkeen frogak ez desagerraraztea (hala nola arropan, lekuan bertan, biktimaren gorputzean eta abar geratutako arrastoak).

# Guardiako Epaitegian edo polizia-etxean salaketa eta osasunziurtagiria aurkeztu.

# Edozein zirkunstantziagatik lehenik Ertzaintzara edo Udaltzaingora jotzea erabakitzen baduzu, bertan arduratuko dira zu ospitalera eramateaz eta Epaitegiari ohartarazteaz.

# Komeni da abokatu partikular baten edo ofizioko baten lanbidezerbitzuak eskatzea akusazio partikularra gauzatzeko (biktimaren interesen arabera). Garrantzitsua da legezko aholkularitza lehenbailehen hastea gertaeren ikerketa eta delituen erantzuleen identifikazioa legezko berme guztiekin egingo direla ziurtatzeko.

# Akusazio partikularra Ministerio Fiskalak beteko du beti, bai eta biktima akusazio partikular gisa agertzen ez denean ere.

# Komeni da bortxaketa edo bestelako sexu-eraso baten biktimak laguntza psikologikoa eskatzea. Bizkaian Aldundiak zerbitzu bat du sexu-erasoen biktimei arreta psikologikoa eskaintzeko. Zerbitzu horretan profesional espezializatuek dihardute.

# Berariazko hainbat zerbitzu daude biktimen esku (Biktimaren Arretarako Zerbitzua lurralde bakoitzeko hiriburuetako Justizia Jauregietan, Tratu Txarren eta Sexu Erasoen Biktimentzako Aldundiko Zerbitzuak, Udal Zerbitzuak eta abar).

# Indarkeriazko Delituen Biktimei buruzko Legeak kalte-ordainak aurreikusten ditu sexu-erasoen biktimentzako laguntza psikologikoaren ondoriozko gastuei aurre egiteko.

# Biktimak, delituaren ondoriozko kalte-galera material eta moralengatik, zigortuarengandik kalte-ordainak jasotzeko eskubidea du. Horren eraginkortasuna zigortuaren kaudimenaren araberakoa izango da.

No hay comentarios: