[CamStudio] [Clic 3.0 ] [Picasa] [Ardora ] Biolentziarik gabe, askoz hobe!

2007-11-20

Haurtzaroaren nazioarteko eguna, Azaroak 20


Gaur 46 urte, Umeen Eskubideen Deklarazioa onartu zuen NazioBatuen Erakundeak, eta hori dela eta, Haurtzaroaren Nazioarteko Eguna ospatzen da gaur mundu osoan. Ospakizun eguna baino gehiago aldarrikapen eguna da, baina, gaurkoa. Izan ere, Nazio Batuen Haurren Laguntzarako Fondoak (Unicef) eta Nazioarteko Plana gobernuz kanpoko erakundeak ohartarazi dute munduan 50 milioi ume ez dituztela erregistratzen jaiotzean.
Asia hego-ekialdekoak eta Saharaz hegoaldeko Afrikakoak dira daturik larrienak. Unicefen eta Munduko Bankuaren datuen arabera, esaterako, Bangladeshko jaioberrien %93 ez dituzte erregistratzen. Bangladeshen, urtero, 4,2 milioi ume jaiotzen direla uste da. Beste datu bat: Ugandan, 1,27 milioi ume inguru jaiotzen dira urtero, baina horietatik 50.000 baina beste zenbait herrialdetan hori ere ez dute egiten. Txinan, Malawin eta Thailandian, esaterako, ez dago jaiotzen diren umeen gaineko kalkulurik. Agintariek «borondate politiko gutxi» erakutsi dute, umeen bizi-maila hobetzeko.
Unicefek Ume mehatxatuak izenburuko txostenean jaso zuenez, munduko umeen erdiek, oinarri-oinarrizko gabeziak dituzte, bereziki pobreziaren, gatazken eta hiesaren erruz. Hona hemen txosten hartan jaso zituzten datuetako batzuk:

-640 milioi umek ez dute «etxebizitza egokirik
-Asko eta asko kalean bizi dira.
-400 milioi umek, ez dute edateko urik
-90 milioi inguruk jatekoa falta dute.
-140 milioi ume ez dira sekula eskolara joan.
- 270 milioik ez dute osasun zerbitzurik jasotzen.

No hay comentarios: