[CamStudio] [Clic 3.0 ] [Picasa] [Ardora ] Biolentziarik gabe, askoz hobe!

2007-11-20

Kontzeptuak argitzen

» Zer dira, benetan, tratu txarrak?

Gurasoen edo haurra zaintzeaz arduratzen diren pertsonen ekintzen ondorioz haurraren osasun fisikoa eta segurtasuna edo ongizate psikologikoa arriskuan denean esan ohi da tratu txarrak edo gehiegikeriak gertatzen direla. Tratu txarrak ekintzaz edo omisioz eta zabarkeriaz gerta daitezke.

Lau tratu txar mota daude:

1) Tratu txar fisikoa: Pertsona heldu batek nahita eragindako kolpe, iletik tira egite, ostiko, ziztada... eta antzekoen ondorioz sortzen diren lesioak dira. Zigor desegoki edo larregikoek eragindako kalteak ere izaten dira,


2) Utzikeria edo zabarkeria : Haurraren oinarrizko beharrak betetzeko eginkizunean akats handiak izatea. Utzikeria fisikoa dagoela esan dezakegu haurraren osasuna zaintzen ez denean, etxetik bota edo behin eta berriz adin txikikoen zaintzapean uzten denean eta heziketako utzikeria esaten zaio haurrak bere beharren araberako heziketa eta eskolaratzea izan dezan zaintzen ez denean.

3) Tratu txar emozionala: Haurren artean hedatuen dagoena eta agian gizartean onartuena. Haurrei irain, mespretxu edo iseka egiten diete, hain zuzen ere haurraren autoestima eta garapen pertsonala zaindu behar luketen pertsonek.

4) Sexu gehiegikeria: Pertsona heldu batek haur batekiko harremanetik atsegin sexuala lortzen duenean, baina haurrak era kontziente batean harremana onartzeko aukerarik gabe. Gehienak familia barruan gertatu ohi dira. Abusuz jokatzen duena familiako kidea edo hurbilekoa izan ohi da.

No hay comentarios: